Profesionalak eta Gertukoak

Ezagutu gure taldea!

EFIKeko Fundatzailea eta prestatzaile fisikoa

trainer

JULEN ANSOALDE

EFIK entrenamendu zentroko fundatzailea da Josu Larañagarekin batera. “EFIKen nire gaitasunak eta pasioak elkartzen dituen proiektua aurkitu dut eta goizero gustora jeikitzea ahalbidetzen dit, nire “lanaz” disfrutatzen baitut, hau da, pozik bizi naiz!

EFIK-eko prestazaile fisikoetako bat da eta enpresako gestioaz arduratzen dena. Julen Prestaketa fisikoan hainbat zertifikazio dauzka, CFSC level 1 & 2 esaterako, 2019ko udaran EEUU-n, Boston eta Providence-n burutu zituelarik Josurekin batera, baita nutrizioa arloko PN level 1. Gaur egun, entrenamenduez gain, garapen profesionalak garrantzi handia du Julenentzat eta ondorioz kurso eta seminarioak egin,  entrenamendu munduko liburuak irakurri, podcastak  entzun eta erreferente diren gainontzeko entrenatzaileekin harremanetan mantentzea Julenen errutinaren parte dira. Gauzak honela, @thecoachbook izeneko Instagram kontu bat ere badu martxan, non entrenatzaileentzako liburuen gomendioak egiten dituen kataluñako Jordi Torras prestatzailearekin batera.

Jarduera profesionaletik kanpo, Julenek munduko bazter eta kultura berriak ezagutzea du gustoko. Bidaiatzen disfrutatzen du, batez ere natura eta jateko toki ederrak tarteko badaude.


Prestatzaile fisikoa, talde dinamikan eta osasun okorrean espezialista

trainer

EKAIN MUGURUZA

“Nire pasioaz disfrutatzea eragotzi didaten  lesioen ondorioz hasi nintzen entrenamendu funtzionalean murgiltzen duela urte batzuk. Nire erara entrenatzen eta sarean arakatzen hasi nintzen, baina mugak zabaldu behar nituen eta prestaketa fisikoari buruzko ikasketak burutu nituen. Ikasketa hauen amaieran, argi nuen prestakuntza fisikoa eta pertsonei beraien osasun helburuak lortzen laguntzea zela nire pasioa eta ondorioz EFIK entrenamendu zentroan “intership”-a egitea lortu nuen, egokitzapen fisikoaren ikasketei amaiera emateko. Ilusio handiz aprobetxatu nuen nire aukera EFIK-en, jakinduria eta gaitasun ugari nireganatzeko aukera ezin hobea izan baitzen, baita talde bikain baten parte izateko ere!

Gaur egun bertan lanean aritzeko aukera dut eta oso eskertuta nago Julen eta Josurekin, EFIK-eko ateak zabal zabalik ireki dizkidatelako eta lehenengo egunetik lankide bat bezala hartu nautelako.”


EFIKeko Fundatzailea eta Lesioen errekuperazioan espezialista

trainer

JOSU LARRAÑAGA

Josu Larrañaga EFIK Entrenamendu zentroko fundatzailea da Julen Ansoalderekin batera. Esan daiteke Julen eta ni momentu eta leku egokian topatu ginela 2018ko udaran, aurretik biok ideia berdinen inguruan genbiltzen lanean, baina udara horretan elkar ezagutu eta buruan genituen asmoak elkarrekin konpartitu eta Josebaren kolaborazioarekin sortu zen gure ametsa, EFIK.

EFIK aktibitate fisikoaren bitartez pertsonen bizitza aldatzeko eta hobetzeko helburuarekin jaio zen, aktibitate fisikoa eta fisioterapia uztartuz pertsonen bizi kalitatea hobetzeko metodología berri bat izanez ardatz bezela. Txikitatik izan naiz kirolaria eta asko sinisten dut honek duen indarrean jendearen bizitza hobetzeko, hori transmititzea eta horrekin lan egitea da nire pasioa.

EHU-n Gorputz Hezkuntzan graduatua eta UCAM eta COE-ko  Errendimendu Altuko eta Egokitzapen Fisikoko Masterra amaitutakoan, Estatu Batuetan lan metodología honetan aintzindariak diren zenbait zentro (EXOS, ALTIS) eta Unibertsitatetan (Michigan) egonaldiak egiteko aukera izan zuen. Horretaz gain Lagun Onak, Eibarreko futbol taldean, Iraurgiko Saskibaloi taldean eta errehabilitazio  eta entrenamentu zentro desberdinetan ibili da lanean.

EFIK-etik kanpo, Josuk oso gustoko du bidaiatzea eta kirol ezberdinak egitea. Mendira joatea, bizikletan ibiltzea, korrika egitea, urpekaritza… egitea asko gustatzen zaio eta horien bitartez leku berriak ezagutzea oraindik gehiago.


Fisioterapeuta, 3.adinean espezialista

trainer

JOSEBA DIAZ

Azken urteotan, korrika (mendi zein asfaltoko lasterketak) fisioterapiarekin uztartu ditut. Diziplinak eta iraunkortasunak eraman naute bietan arrakasta izatera, eta hori da nire lan egiteko filosofia.

Kirolekiko eta giza gorputzarekiko grina horrek Fisioterapiako Gradua ikastera eraman zuen Valladolideko Unibertsitatean. Nire ibilbideko lau urteetan, kirolari aplikatzen diodan diziplina eta iraunkortasun bera mantendu ditut. Prestakuntza jarraitu dut larruazalpeko fibrolisiari eta osasun zientzietako berrikuntzari buruzko ikastaroarekin. Fisioterapia etengabe hazten ari da, beraz, ikaskuntza iraunkorrabeharrezkoa da, baita profesional gisa hazten jarraitzea ere.

“EFIK entrenamendu zentroak mantentzen duen kirolarekiko eta osasunarekiko profesionaltasuna, zientziarekin konbinatuta, tandem ezin hobea sortzen ari da.”

Ikerketa arloan, Josebak badu bere lehen argitalpen zientifikoa. Revista biomédica Colombiarrak, bera partaide den “Entrenamiento de fuerza y resistencia en hipoxia: efecto en la hipertrofia muscular” publikatu zuen 2019an.